HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Otsailak 21

Aldi hartan, jende asko biltzen ari zelarik, Jesus honela hasi zitzaien: «Gizaldi hau gaiztoa da. Ezaugarri eske ari da, baina ez zaio ezaugarririk emango Jonas profetarena besterik. Izan ere, ninivetarrentzat Jonas ezaugarri izan zen bezala, hala izango da Gizonaren Semea gizaldi honentzat. Auzi-egunean hegoaldeko erreginak gizaldi honetako jendearen aurka jaiki eta kondenatu egingo du, lurraren azken mugetatik etorri baitzen hura Salomonen jakinduriazko hitzak entzutera, eta hona hemen Salomon baino gehiago dena. Auzi-egunean ninivetarrek ere gizaldi honen aurka jaiki eta kondenatu egingo dute, haiek bihotz-berritu egin baitziren Jonasen predikuaz, eta hona hemen Jonas baino gehiago dena».

Lukas 11, 29-32.

Jesusek, behin eta berriz, pertsona esnatzea nahi du eta bere buruari galdetzea zeren bila dabilen. Betidanik gertatzen den zerbait: emaitzen bila eta gehiegi konplikatu gabe; eta zenbat eta ikusgarriak izan, hobe. Baina Jesusen Jainkoaren logikan beste matematika batzuk daude: fidatzearena, antzematearena, deskubritzearena, hutsaren truke izatea, eta, hori, eguneroko xumetasunean eta gauza txikietan. Bai, ikusgarriena, egunerokoan eta ustegabean gerta daiteke, zintzotasuna oinarrian baldin badago. Baina horretarako, erabaki sendoa hartu behar. Adibide bezala, hortxe, Jonas; erabateko aldaketa, Jaunak bere baitan utzita zuen musikari jarraitu zionean. Edota Salomon bere jakinduriaz. Zenbat ez gehiago Gizakiaren Semearengan -Jesusengan- oinarria jartzen badugu, bera baita Jainkoaren egiazko Berri Onaren mezulari eta islada. Eta, aldi berean, gutako bakoitza, berari hurbilduaz, Berri Onaren ezaugarri izatera bidaliak gaitu; jakinik ez dela askoren aukera, ez eta entzule asko egongo denik. Zeren bila nabil?

Arantxa Jaka

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.