HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Otsailak 16

Aldi hartan, Joan Bataiatzailearen ikasleak Jesusengana hurbildu eta esan zioten: «Zergatik guk eta fariseuek sarritan egiten dugu barau, eta zure ikasleek ez?». Jesusek erantzun zien: «Ezteietara deituak egon al daitezke triste senar berria berekin duten bitartean? Etorriko zaie senar berria kenduko dieten eguna; orduan, bai, egingo dute barau».

Lukas 9, 14-15.

Ezteien eta senarraren metaforak aski ezagunak dira Biblian. Profetek Jainkoak herriarekiko nolako maitasun leiala duen ezagutzera ematen dute, eta zein eskasa den herriak Jainkoari bueltan emandako erantzuna. Horregatik, ezteiak, herria Jainkoagana bihotz berritzean poztuko duen elkarrekiko maitasunaren profezia bilakatzen dira.

Jesus da senarra. Hirutasun Santuak Jesusengan eramaten du bere betera herriaren senarra izatea. Haren konpainian buelta diezaiokegu Jainkoari bere maitasunari dagokion gure maitasuna. Jesus gurekin dugun bitartean poztu gaitezke Jainkoaren Erregetza den elkar maitasunean.

Senarra kendua izango zaigun eguna iragartzen du Jesusek: bere heriotza eta bera gabeko isiltasuna eta tristura iragartzen ditu. Gure bekatuengatik da Jesus gurutziltzatua, eta bekatuek bera kentzen digute ondotik. Baraua, galera honen tristura frogatzen duenaren ezaugarria da; bestelakoak utzita berarekin adiskidetzea bilatzen duenaren keinu apala eta erraza; ezteietako askatasuna eta poza irrikatzen dituenaren samina.

Pedro Uranga

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.