Zoriontasuna eta desioak

2024 Ots 14

Honela definitzen da zoriontasuna: pertsona kontziente batek bizi duen egoera, emozioa edo aldartea, pertsona horrentzat bizitzako egoerak desio dituen bezalakoak badira; helburu desiragarri batzuk lortzearen ondoriozko ongizate-une bat bizi duenean.

Desioak eta haien asebetetzea zorionaren iturri izanik eta zoriontasuna pertsona guztiok bilatzen dugun zerbait izanik, oso garrantzitsua da gure desioak zein diren, nola aukeratzen ditugun eta nondik hautatzen ditugun zehaztea.

Irrikatzen, nahi edo gogo izaten den zerbaiteranzko mugimendu afektiboa da desioa. Desioek horiek egitera bultzatzen gaituzte, ekintzetara eramaten gaituzte.

Oinarrizko premiak (fisiologikoak, segurtasunekoak, afiliaziokoak…) ezin dira zalantzan jarri, ezinbestekoak baitira. Badira desioak beharrak asetzea bilatzearekin lotutakoak, ongirantz edo zerbitzu espezifiko baterantz bideratutakoa, norberarena (errekonozimendua, autorrealizazioa) edo besterena (hurbileko edo urruneko beste batzuen beharrak asetzea)

Desioak ez dira funtsezkoak bizitzarako, baina zoriontsuagoak egiten dituzte betetzen dituztenak.

Axola du, beraz, gure desioa eta afektuak ordenatzea, Jainkoarengana eramateko. Batzuetan desioek on itxura dute, baina funtsean ez digute laguntzen gure bizitza espiritualean hazten eta Jainkoarengandik urruntzen gaituzte.

Axola du gure desioei buruz bereiztea, pentsa baitezakegu Jainkoagandik datorrela egiazki geure baitatik datorrena, Jainkoa gure erabakietara etor dadin desiratzen.

Desioak giza bizitzaren muinean daude. Gizon izpiritualak bere desioak behar ditu, horrela Jainkoaren sakon eta bizi-desioarekin harremanetan jar dadin.

Gaur egun, ohikoa da gure nahiak beste batzuek aukeratzea, adibidez, “influencers”ek edo marketin-sistemek, horien helburua da beharrak sortzea, kasu askotan fikziozkoak, eta horiek asetzeko desioa eragitea.

Eta gure desioek gure ekintzak eragiten dituzte…

Garizumara hurbiltzen ari gara, hausnarketarako eta gure bizitzak berrikusteko garaia da (izan ere, garai guztiak hala dira). Gure nahiak berrikusi eta hausnar genitzake…

  • Zein dira nire desioak?
  • Zein desio datoz Jainkoarengandik? Zeintzuk ez?
  • Zer desiok sortzen didate benetako barne-poza eta zeinek ez?
  • Zeinek motibatzen gaituzte Jesusen bezalako bizitza bizitzera?
Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude