HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Otsailak 12

Aldi hartan, fariseuak etorri eta Jesusekin eztabaidan hasi ziren. Jainkoagandiko seinale bat eskatzen zioten azpikeriaz. Jesusek, barrutik hasperen eginez, esan zien: «Zer dela-eta ari da gizaldi hau seinale eske? Benetan diotsuet: Gizaldi honi ez zaio seinalerik emango». Eta, haiek utzirik, berriro txalupara igo eta bestaldera  abiatu zen.

Markos 8, 11-13.

Barrutik hasperen egiten dugu aurrera egiteko arnas sakonago baten beharrean gaudenean. Mugaraino eraman gaituen egoera sahietsezina bada, barrutik hauspez eginez aurrera egiten dugu ahal dugun eramanpenez. Solaskide baten jarrera tematiak barrutik hasperen egiterainoko halako barne nekea sortzen badigu, hartu dugun indar berriak hizketaldia mozteko balio digu, beste momentu batean gauzak desberdin izango diren esperantzan.

Harrigarria da Jesus barrutik hasperen egiten ikustea. Seinale baten eske datoz bazkari jendetsuaren ezaugarria edo mirariaren ondoren. Berak ere, azpikeriaz eztabaida eta polemika bilatzera gerturatu zirenei erantzun lehorra ematen die, zentza daitezen, eta bere misioa jarraitzen du. Saihetsezina izango duen Nekaldiaren aurrerapena du Jesusek fariseuek, ustezko Jainkoaren gizonek, Jainkoaren nahia gogo-bihotzez ezagutzen eta betetzen saiatzen direnek, erakusten duten bihotz berritzeko gogortasuna. Berri Ona ez da beti ongietorria izaten, ondo dakigunez; horrek ez dezala gure testigantza kikildu.

Pedro Uranga

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude