Jesusi jarraitzea: jakin-mina (Jn 1, 35-41)

2024 Ots 5

Gizakiok izaki jakin-goseak  gara.

Zer gordetzen du kutxa horrek? Zergatik erantzun dit modu horretan?

Jakin-minari esker, bila gabiltza bizitzan; nonbait, bizitzak harritzen gaituenez, erantzunen eske gabiltza etengabean. Nolabait, nor bere jakingurak bizi du.

Andres eta haren laguna jakin-min handikoak  dira. Haien jakin-nahiak Jesusengana eraman ditu: Jesus haien ondotik pasatzeak eta Joanen lekukotasunak ikusmina eta jakin-mina esnatu dizkie. Jesusengan badago zerbait harrigarria, zerbait berria, zerbait erakargarria… zer izango ote da?

Hori dela eta, Jesusen atzetik mugitzen hasi dira, Jesusen urratsei jarraitzen.

Hala ere, jakin-minak berez ez dakar jarraitzeko konpromisorik Jakin-mina ebanjelioetako pertsonaia askoren ezaugarria da, besteak beste, Zakeo, Herodes edo samariarrarena.

Ematen du Jesusek ez duela jakin-min hori elikatzen.

Berritasunean oinarritutako jakingura kea bezalakoa da, haizeen menpe, norabiderik gabe, berehalaxe desagertzen da (beharbada, beste jakingura batek ordezkatua). Modaren kontua.

Jakin-min oroz harago, “zeren bila zabiltzate?” galdetzen du Jesusek.

Jesusek, bila dabiltzanen jakin-gosea elikatu beharrean, bizipen pertsonala, sakona eta arriskutsua egitera gonbidatzen ditu gazte jakin-gose haiek: “zatozte eta ikusi”. Jakin-min oro, nola kea haize ufadetan, nola unez uneko moda, gurutzearen aurrean lurrundu egiten baitira.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.