HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urtarrilak 27

Egun hartan, ilunabarrean, Jesusek esan zien ikasleei: «Goazen itsasoaz bestaldera ». Jendea utzi eta ontzian eraman zuten Jesus, zegoen bezala. Beste ontzi batzuek ere jarraitu zioten. Horretan, haize-bolada zakarra atera zuen, eta olatuek ontzia jotzen zuten, ia urez betetzeraino. Jesus, berriz, txopan lo zegoen, buruko baten gainean. Esnarazi eta esan zioten: «Maisu, ez al dizu axola gu galtzeak?». Hark, esnaturik, haserre egin zion haizeari, eta itsasoari esan: «Hago isilik! Geldi!». Gelditu zen haizea, eta barealdi handia egin zen. Jesusek esan zien: «Zergatik beldur hori? Ez al duzue oraindik sinesmenik?». Beldur-ikaraz gelditu ziren, elkarri esanez: «Nor ote dugu hau, berak esana egiten baitute haizeak eta itsasoak ere?».

Markos 4, 35-41.

Bizitzak kolpatzen gaitu zenbaitetan: gure senide maite edo lagunen heriotzaren bat, lanpostu galera, gaixotasuna, gertuko norbait bidegabekiren bat… Zenbaitetan tristurak hartzen gaitu eta zaila egiten zaigu Jainkoaren poza eta kontsolazioa aurkitzea.

Agian Jainkoak jartzen digun “proba” modura sentitu dezakegu, edo Jainkoaren nahia dela eta onartu behar dugula… Bai, argi dago gure esku ez dauden gauzak eta aldatu ezin ditzakegunak kudeatzen ikasi behar dugula. Onartu gure gizatasunaren mugetatik. Zenbat aldiz kezkatu gara eta larri sentitu, aurrerago hainbesteko garrantzia ematen ez diogun gauzengatik?

Iluntasun eta hondoratze momentuetan, norengana jotzen dugu? Norengan jartzen dugu aingura? Helduko al gatzaizkio gu baino handiago den Horri?

Itziar Errandonea

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude