Erregea

2024 Urt 11

Bada ebanjeliotan jasota ez dagoen istoriotxo bat Jainkoak guregandik zer espero duen erakusten diguna.
Esaten da bazela 4. errege bat, Belenera gidatzen zuen izarra ikusi zuena ere eta hari jarraitzea erabaki zuena. Balio handiko perlak eramaten zizkion Jesus Haurtxoari kutxatxo batean. Bidean, ordea, bere laguntza eskatu zioten hainbat pertsonekin topo egin zuen. Errege honek pertsona horiek alaitasunez eta kontu handiz hartzen zituen laguntzeko asmoz, eta bakoitzari perla bat oparitzen zion laguntza modura. Baina guzti honek bere bidaia atzeratu zuen eta perlarik gabe utzi kutxatxoa. Jende behartsua, gaixorik zegoena eta espetxeratua zegoena topo egin zuen eta ezin zituen utzi kasu egin gabe. Beraien pena eta arazoak konpontzeko behar zen denbora guztia geratzen zen bakoitzarekin ezin zuelako hori egin gabe lasai egon. Ondoren bere bideari ekiten zion hurrengo pertsona behartsua aurkitzen zuen arte.
Gertatu zitzaion, bada, Belenera iritsi zenean ez zeudela beste errege magoak eta Jesus Haurtxoak Egiptora ihes egin zuen bere gurasoekin, Herodesek hil nahi zuelako. Laugarren errege honek Jesusen bila jarraitu zuen bere bizitzan zehar nahiz eta izarraren laguntzarik gabe jada.
Bilatu, bilatu eta bilatu… esaten dute 30 urte baino gehiago ibili zela herriz herri Haurra bilatzen eta behartsuei laguntzen. Halako batean Jerusalemera iritsi zen jendeak gizon bat hiltzeko eskaera egiten zuen momentuan. Hari begira, ezaguna egin zitzaion zerbait ikusi zuen bere begietan. Bere min, odol eta sufrimenduan izarraren distira ikusten zuen. Hil behar zuten hura, izarrari jarraika ari zenean bilatzen ari zen haurra zen. Tristurak bere bihotza bete zuen, zaharra zen jada eta oso nekatua zegoen hainbeste urtez bila ibili ondoren. Bere kutxatxian perla bat gordeta zuen arren, beranduegi zen gurutzean hil behar zuten gizon hari emateko. Bere misioan huts egin zuela sentitu zuen. Eta ezin zuenez besterik egin, han geratu zen, Jerusalemen, gizon hura hiltzeko zain.
Hil zenetik hiru egin pasa zirenean, bere gela milaka izarrek duten argia baino disdiratsuagoak ziren izpiak sartu ziren. Berpiztua agertzen zen bere begien aurrean!
Laugarren erregea, belaunikaturik, bere azken perla eskuetan hartuz eskaini egin zion. Jesusek eskutik heldu zuen goxotasunez eta esan zion:
“Zuk ez zenuen huts egin. Guztiz kontrakoa, zure bizitza osoan zehar aurkitu ninduzun. Bilutsik nengoen eta arropa eman zenidan. Gose nintzen eta jaten eman zenidan. Egarri nintzen eta edatekoa eman zenidan, espetxean nengoen eta bisitatu ninduzun. Ni zuk zure bidean aurkitu zenituen behartsu guztiengan nengoen. Eskerrik asko maitasunezko hainbeste opariengatik. Orain nirekin izango zara betirako.
Istorio honek ez du azalpenik behar. Gu gara laugarren erregea eta Jesus gure zain dago bizitzako bidean aurkituko ditugun hainbat eta hainbat pertsona behartsuen artean.
(Itzulpena: Itziar Errandonea)

Oihartzunak (2 oihartzun daude)
L

2 Comments

  1. Avatar

    Zoragarria iruditu zait, oso zabaltzeko modukoa (baita halaxe egin ere…)

  2. Avatar

    Politta parabola… errege moduan bizi, beharrezkoak ez zaizkizun gauzak behartsuei ematen, bukaeran Jaingoikoarekin elkartzeko. Ba al dago plan erakargarriagorik?

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude