HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapenaUrtarrilak 7
Markos 1, 7-11.
Pasarte honetan Itun Zaharra eta Itun Berriaren uztartzea, elkar besarkatzea, ikus dezakegu. Joanengan, bere figurarengan, Israel Herriak ordura artean pilatutako errebelazioa aitor dezakegu. Joanek hartzen du bere gain lekukotza eskerga hori eta, horrez gain, prest-prest egongo da Jesusen etorrerako eta Bera benetan zein den aitortzeko, zenbaterainokoa den bere gainditu ezineko handitasuna: “Nire ondoren dator ni baino ahaltsuagoa dena, eta ni ez naiz inor makurtu eta haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere. Nik urez bataiatu zaituztet; hark, ordea, Espiritu Santuaz bataiatuko zaituzte». Hitz horien bidez aritu zen Joan hots egin eta hots egin Jesusen etorrera. Gerora, aurreikusitako etorrera gauzatuko da. Hemen deigarri bezain esplikaezina zera izango genuke: nork eta Joanek Jesus bataiatzen, bera baino handiago den hori bataiatzen. Nola izan daiteke hau baina? Edo, hori horrela, zer azalpen du honek? Jesusek bere apaltzean, bere apaltasunean, erakusten digu bere handitasuna, batetik, eta, bestetik, Joanek bataiatua izate horrek zera baino ez du adierazten, ordura artean Joanengan islatzen zen guztia Jesusek bere egiten zuela, Itun Zahar guztia bere egiten zuela. Gerora, are hori ere erabat goraltxatua izango da, behin Jainkoak Jesus bere semetzat aitortzen duela.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
Iragana aitortu eta berrikuntzara irekita egon. Badakar horrek irakaspenik gaur egunerako…