Maitasunez betetako Jainkoa:
Eskerrak eman nahi dizkizugu joan den urteagatik, bere une positiboekin eta unerik zailenekin. Familiarengandik eta lagunengandik jaso dugun maitasuna eskertzen dizugu ere, eta lanean eta etxean izan ditugun arrakastengatik ere eskerrak ematen dizkizugu.
Une zailak ere eskertzen dizkizugu, borrokatu izan garen uneak; erronka-uneak; ziurgabetasun-uneak; gure eta gure maiteen segurtasunagatik beldur izan garen uneak; maiteak galdu genituen uneak.
Hurrengo urteak zer ekarriko zain gauden bitartean, Zure grazia eta bedeinkapena eskatzen dugu.
Emaiguzu osasuna eta indarra; emaiguzu fedea eta itxaropena. Bidal iezaguzu Zure Espiritua. Eman bakea hartzen ditugun erabakiekin. Eman iezaiguzu poza aurrera begiratzean eta etorkizuna diszernimenduan jartzean. Batez ere, emaiguzu gidatuko gaituen maitasuna aurkitzen dugun edozein erronka zeharkatzeko.
Lagun iezaguzu elkarren ondoan ibiltzen pazientziaz eta barkamenez, gure eskuak Zure Seme Jesusen eskuetan jarriz, Berak gidatzen eta indartzen baikaitu. Beti dago gure ondoan eta itxaropena ematen digu. Berak ikusten laguntzen digu, gaur egungo arazo txikiez haratago, panorama handiago eta amets zabalago baterantz. Zuk, gure Aitak, guretzat imajinatutako ametsa lortu ahal izateko.
Betidanik eta betirako bizi zaren eta maite gaituzun Jaun hori. AMEN.
(Itzulpena: Itziar Errandonea)
0 Comments