HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abenduak 21

Aldi hartan, Maria jaiki eta bizi-bizi mendi aldera joan zen, Judeako herri batera, eta, Zakariasen etxean sarturik, Elisabeti agur egin zion. Mariaren agurra entzun zuen orduko, jauzi egin zion Elisabeti haurrak sabelean. Elisabet Espiritu Santuaz bete zen, eta esan zuen oihu handiz: «Bedeinkatua zu emakumeen artean, eta bedeinkatua zure sabeleko fruitua. Nor naiz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko? Zure agurra nire belarrietara iritsi orduko, jauzi egin dit haurrak pozez sabelean. Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako!».

Lukas 1, 39-45.

Elisabetek argi uzten digu zorionaren iturria zein duen: «Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako». Mariak Jainkoaren Borondatea bere hartan onartu du, inolako oztoporik jarri gabe. Ziurrenik, Mariak beste desira batzuk izango zituen, aingeruak Jainkoaren proiektua aurkeztu aurretik, baina haiei uko egin eta Jaunaren nahietara egokitu da guztiz. Egokitze horrek pozez bete du, eta poz hori ingurukoei helarazten die. Hori da Berri Onaren poza, batek jasotako altxor hori besteekin partekatzea. Ebanjelioa hala bizi duen kristau bati berehala hautematen zaio, Mariari bezala, bedeinkatua izan dela.

Jokin Gonzalez de Chavarri

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.