Gabon-Otzara

2023 Abe 7

Gabon ohiturak aldatzen etorri dira. Gaur, Gabon-otzara deritzagun ohitura zaharraren jatorria azaltzera noa. Lehenago, gure baserrietan etxekadak bizi ziren eta nolabait bizimodua atera behar eta, ba, etxaguntzan geratzen ez zenak, ezkondu, fraile edo monja sartu edo solteru jarraitu behar. Herri-esaerak dinoskunez, “beleak bere haitzera”  egiten du eta pertsonak ere gurasoen etxera jotzeko usadioa egon da batez ere  Gabonetan.  Gabon eguna heltzen zenean gure baserriak bete-bete egiten ziren, batez ere ezkonduak euren ume eta guzti joatean. Eta nork eman jaten hainbeste pertsonari? Baserrietan, bazegoan egon janaria, zeinda, laberik harako ogia, gaztaiak, txerrikia, zezina, egaztiak, konejuak, eta ortuan berdurak, porruak eta azak, porru-salda edo orio-aza gozo-gozo jateko, a! eta karakolak, Gabon-bijilia jagoteko. Gainera, aurrezdik gordetzen ziren frutak, gordinik, erreta edo konpotan jateko eta zikuetan berriz, gaztainak, hurrak eta intxaurrak intxaur-saltsarako. Ha eta guzti ere, etxeko generotik aparte gehiago behar izaten zen eta horretara, gurasoen etxera Gabonak egiten joaten zenak, gitxi-gehiago, beti eramaten zuen otzara bete gabonkari, batez ere baserrian ez zegoan generoa, zeinda, arrain fresko zein sikua, turroi zein gainetiko gozokiak  eta txurrunplin-edabeak. Ohitura horretatik dator Gabon-otzararen jatorria, gerora aldatzen joan arren. Gabon eta zorion!

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude