Bada erlijioaren eta ideologiaren arteko nahitaezko harremana, baina, hala ere…
Gauza bat da bizipena (mamia) eta beste bat bizipenaren azalpena (oskola).
Atezuan dagoen harreman apurtezina da bien arteko lotura.
Edozein erlijio tradizioren abiapuntuak, oro har, bizipen esanezin batean ditu bere sustraiak. Hala ere, gizadiaren historian agertzeko, bizipen horrek hitzen (azalpenen) beharra du, bestela lurruntzen da subjektibitate bakanean.
Abstraktua? Ikusi dezagun kristau kasua.
Benedikto XVI garrenak idatzi zuen kristau izateak topaketa baten bizipenean duela bere sorrera. Hau da, kristauak pertsona berezi batekin topo egin du bere bizitzan, hots, Nazareteko Jesusekin, Kristoa denarekin. Ebanjelioek behin eta berriro deskribatzen dute topaketa hori.
Jesusekin topo egitea eta Jesusi jarraitzea batera agertu ohi badira ere, abiapuntua, topaketa da eta Jesusi jarraitzea, berriz, ondorioa.
Topaketa, sarri askotan, pasiboa da, topaketaren ekimena Jesusena izan ohi baita. Jarraitzea, berriz, aktiboa: topaketaren bizipenean oinarrituta, pertsonak bere bizitza osoaren norabidea aldatzea erabakitzen du.
Pablok dio Jainkoa Jesusengan urreratu zaiola. Bizipen hori misterioaren eternitatean eta edertasunean datza, baina bere edertasunean esanezina da, ez baitago hitzik (ideologiarik) bizipen hori biltzeko. Bizipen hori da mamia, baina ez genukeen horren berririk izango hitzen (tradizioaren) bitartez ez balitzaigu heldu.
Ez dugu oskolik gabeko intxaurrik.
0 Comments