“Jauna”-k ez baitzaitu guztiz barnebiltzen.
Zure izena esatea liteke hain gozo
nire anima beteko lukeela oso.
Nola deitu horren handi den norbaiti?
Neurriko hitza topatuko dut zailki.
Hiztegian sakonki bilatuz gero,
zerbait aurkitzea behar nuke espero.
Sar daiteke itsasoa ontzi batean?
Behar da gorde zerbait mugagabean.
Egon liteke mugagabeko hitzik?
Ez dut uste inon aurkituko dudanik.
Zu horren handi, eta ni horren txiki,
zure izena bilatzeak zentzu gitxi.
Ni ez naiz inor Zu izenaz deitzeko,
ez bainaiz inor Zu nitaz oroitzeko.
Zure errukiak eman dit erantzuna
gure artera gizon bidali duzuna.
Hark esana da: “dei ezazue Aita”,
beste edozeren aurretik hori baita.
Ederra! Eskerrik asko!
Bertsolari eta mistiko zaitugu Jokin, bejondeizula! esker mila