HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 24

Aldi hartan, Jesus, tenpluan sarturik, bertan salerosketan ari zirenak kanpora botatzen hasi zen, esanez: «Liburu Santuak dio: “Nire etxea otoitz-etxe izango da”. Zuek, ordea, “lapur-zulo” bihurtu duzue». Egunero tenpluan irakasten ari ohi zen. Apaizburuak, legemaisuak eta herriko handikiak Jesus hil nahian zebiltzan; baina ez zuten asmatzen zer egin, herri guztia aho zabalik baitzegoen hari entzuten.

Lukas 19, 45-48.

Parrokia eta elizei zail egiten zaie “otoitz etxe” izatea: leku handiak, jendea ezin bildu multzo txiki eta isilean… Horren ordez, zenbait parrokia ahalegintzen dira otoitzerako leku aproposak egokitzen. Eskergarri da han eta hemen Espiritualitate Etxeek eskaintzen duten aukera.

Eliza gehienek duten artelanen bikaintasuna hain aurrez aurrekoa da, ezen askotan ez da suertatzen mugaz-harako esperientziarako bitartekaririk. Arteak berean uzten gaitu, harago eraman barik. Nahi gabe, noski. Baina baita ere ez delako pedagogia bat sustatzen, artearen ildotik beste zentzu batera abiatzeko.

Horrez gain, orain gutxi arte elizak gehiago izan dira “prediku-sermoi etxe”. Liturgian bertan dotrina eta azalpenak lehenetsi egin izan dira, otoitz eta espiritualtasun giroa bideratzea baino. Oso sarritan Hitzari eta hitzaldiei eman zaie lehentasuna fede-biderako. Hitzaldiek fedea argitu eta sendotzea bilatu izan dute; ez hainbeste fedearen sentipena barnenetik askatzea.

Badator beste aldi bat “otoitz etxearen” kaltetan: elizak bisita turistiko leku gisa. Bertoko artea “arte soil” gisa hartuz…

Patxi Otamendi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.