FRANTZISKO AITA SANTUAREN OTOITZA – Pacem in terris otoitz unea amaitzean

2023 Aza 16
Maria, begira gaitzazu. Zure aurrean gaude. Zu Ama zara, gure nekeak eta zauriak ezagutzen dituzu. Zuk, Bakearen Erregina, gurekin eta gugatik sufritzen duzu, zure seme-alaba asko gatazkek jota ikustean, mundua urratzen duten gerrek larrituta.

Ordubete iluna da. Hau iluntasun ordu bat da, Ama. Eta iluntasun ordu honetan, zure begi argitsuetan murgiltzen gara eta gure arazoekiko sentibera den eta beldurretatik ere salbuetsita egon ez zen zure bihotzaz fidatzen gara. Zenbat kezka Jesusentzat aterpetxean lekurik ez zegoenean, zenbat beldur Egiptora azkar ihes egin behar izan zenutenean Herodesek Jesus hil nahi zuelako, zenbat larritasun tenpluan galdu zenean. Baina, Ama, frogetan ausarta izan zinen, Jainkoaz fidatu zinen, eta kezkari eskaerarekin erantzun zenion, beldurrari maitasunarekin, larritasunari dohaintzarekin. Ama, une erabakigarrietan ez zenuen atzera egin, ekimena hartu baizik: Isabel ikustera joan zinen berehala, Kanako ezteietan Jesusen lehen miraria lortu zenuen, zenakuluan dizipuluak elkartuta eduki zenituen. Eta Kalbarioan ezpata batek zure arima zeharkatu zuenean, zuk, Ama, emakume apala, emakume indartsua, pazko itxaropenez josi zenuen oinazearen gaua.

Orain, Ama, har ezazu berriro ekimena, egin ezazu gu gizakion alde, gatazkek astindutako eta armek suntsitutako garai hauetan. Itzuli zure begi errukiorrak bakearen bidea galdu duen gizateriari, Kain Abel baino nahiago izan duena eta, anaitasunaren zentzua galduz, etxeko beroa berreskuratzen ez duen giza familiari. Arriskuan eta nahasian dago gure munduan barrena, erakuts iezaguzu bizitza hartzen eta zaintzen — giza bizitza oro! — eta gerraren eromena gaitzesten, heriotza ereiten eta etorkizuna ezabatzen baitu.

(Itzulpena: Itziar Errandonea)

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Avatar

    Amen.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude