Bai, zalantzarik gabe.
“Ideologia” hitzak esanahi bat baino gehiago du. Agidanez, Napoleonek erabili zuen lehenengoz eta erdeinuzko esanahia zuen, bere ministroen ideiekin bat ez zetorrela mespretxuz adierazteko. Marxismoaren tradizioan ere bada oso nabaria karga negatibo hori. Modu orokorragoan, gure pentsamendua beti interes mundu batean kokatuta dagoela adierazi ohi du; hortaz, doktrina guztiak ideologikoak dira.
Gizadiaren historiak ondo asko erakusten digu erlijioa oso eraginkorra dela handinahi aipaezinak ezkutatzeko. Zenbat guda erlijioaren izenean eta Jainkoaren ustezko interesak defenditzeko? Zenbat guda mendebaldeko kristautasunaren goi baloreak gordetzeko? Horrelakoetan argi agertzen da erlijioa ideologia arriskutsua izan daitekeela.
Baten batek esango du, ordea, hori ez dela beti horrela izan eta, batez ere, ez duela zertan izan. Bai, arrazoia. Hala ere, arestian azaldutako “ideologia” hitzaren azken zentzuan, edozein erlijiok doktrina bat daraman neurrian (eta nahitaez eraman behar du, arrazoizko azalpenak ematen dituen neurrian), beti pentsamendu kokatua da. Gogoratu, besterik gabe, hermeneutikari buruz esandakoa “Dutxaren beharra teologian” izeneko aurreko bi gogoetetan.
Horrenbestez, erantzuna da baietz, baina, hala ere…
0 Comments