
baina hori, gauza handia izanik ere,
ez zen izan mirari bakarra;
gaitz fisikoa sendatzea
ez zen izan benetako miraria, ezta?.
Jendea zure hitza entzuteko biltzen zen lekuan,
Jesusek irakatsi eta erakutsi zigun
zure hitza, egunero egiten diguzun oihua,
gizarteko azkenekoengan,
zuk ere abandonatu dituzula dirudien horiengan
entzun daitekeela
eta argien haiengan entzuten dela.
Eta hala, egoera zuzendu zuen
emakumea zutituz, zuzendu ere,
berriz ere duintasuna emanez,
gainerakoen parean jarriz, alegia.
Eta hori guztia
larunbatean egin zuen,
legeak hautsiz,
ohitura eta balore sakratuen gainetik,
Jesusek uste baitzuen
zure seme‑alabok ez dugula lokarririk izan behar,
gauza sakratu bakarra gizakiak direla, hain zuzen ere.
Eskerrik asko, Jauna,
abandonatutako guztiengandik oihu egiten diguzulako,
zuganako bidea beraiek direla gogoraraziz;
eskerrik asko,
gure barruko eta kanpoko gaitzetatik
askatzeko aukera eskaintzen diguzulako;
eskerrik asko,
pertsona bakoitza,
edozein emakume edo gizon,
sakratutzat ematen ditugun
lege, ohitura eta balore guztiak
baino garrantzitsuagoa dela
gogorarazten diguzulako.
Lagundu, Jauna, entzuten,
guk abandonatzen ditugun horiengan
egiten diguzun oihua.
Aska gaitzazu gu ere
entzuten uzten ez diguten
gauza itxuraz sakratu guzti horietatik
—lana, segurtasuna, legezkotasuna…—,
gaur egun ere
kanpoko indar gaiztoen esklabo bizi direnak
—garenok—
askatzen lagundu ahal izateko.
Emaguzu horretarako indarra,
bestela gu ere konkortuta,
okerturik,
beti behera begira,
ezer argi ikusten ez dugularik
biziko baikara.
Horrela pozik egongo gara beti,
gugan eta gure inguruan
egiten dituzun gauza miragarriak ikusita.
0 Comments