Natura, Zure maitasunaren seinale

2023 Urr 23

Jainko, Ama-Aita, askotan gora begira eta zerua ikustean liluratuta gelditzen naiz. Ibaiak, Itsaso barea eta baita Itsaso zakarra kontenplatzean nire barrena hedatu egiten da. Tristura ere sentitzen dut ingurura begiratu eta gure etxe komuna nola tratatzen ari garen ikusten dudanean.

Maitasunaren eta errukiaren Jainkoa, lagun iezaguzu inguruan dugun natura babestu dezagun. Ingurumenean dugun eraginaz jabetu gaitezen, eta Lurraren osasuna eta iraunkortasuna sustatuko dituzten erabakiak harditzagun.

Ireki gure begiak sorkuntzaren zaindari arduradunak izan gaitezen. Gure etxe komuna, zuk oparitua, zaindu eta mimatu dezagula… Naturaren edertasuna Zure Maitasunaren seinale dugu eta. Amen.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude