Dolare-Etxeak

2023 Urr 19

Gure baserriak sakabanatuak eta nahiko autarkikoak izan dira herriak hiritartzen hasi arte. Etxalde bakoitza, bere produktoetatik bizi izan da, abeltzaintza, labrantza, tresnagintza eta abarren bidez. Etxeak ere, gehiago edo gutxiago, autarkia horretarako egokituta egon dira euren egituran. Besteak beste, gure baserrietako produktuetarik  bi aipatuko ditugu: sagarra eta mahatsa. Behin urriraz gero, mahasduiak eta sagarduiak batu egiten ziren, apurka-apurka jaten joateko edo txakolina eta sagardoa lortzeko. Mahats eta sagarraren ardoa ateratzeko, dolare edo prentsak erabiltzen ziren. Dolare batzuk soltuak ziren, nahinora eramateko, baina beste batzuk, etxeko atzeparteko gela batean fijatzen ziren, beren beregi, habe bat zulatuta jiratzeko, eta hori zeukan etxeari dolare-etxe deitzen zitzaion. Etimologiara bagoaz, latinez “ torqueo = bueltak ematea “ da,  eta bere eratorri“torcularem” berbatik datoz: tolare, dolare, hitzak. Eta mahats-sagarren edari fermentatuen izen generiko zaharra *ardano da. Beraz,  *ardano>ardao>ardobilakatu da Galdakano>Galdakao>Galdako lez. Gaur egun sagarrarena sagardoa dugu denean, baina mahatsarena, txakolina, Bizkaian eta Gipuzkoan, erliebe eta klima bitarteko. Aldi bateko sagardo eta txakolin garratz samarrak  sano ondu dira enologoei esker eta euren kontsumoa ugaritu. “ Larra txarra denez”, on egiteko beste bakarrik  edan osasun bidean! Hala biz!

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude