HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 17

Aldi hartan, Jesusek hitzaldia bukatu zuenean, fariseu batek bere etxean bazkaltzera gonbidatu zuen. Jesus sartu eta mahaian jarri zen. Fariseua harriturik gelditu zen bazkal aurretik eskuen garbikuntzarik ez zuela egin ikustean. Orduan, Jaunak esan zion: «Zuek, fariseuok, edalontzia eta platera kanpotik garbitzen dituzue, zeuek barrutik lapurretaz eta gaiztakeriaz beterik zaudeten bitartean. Zentzugabeok halakook! Ez ote du kanpokoa egin zuenak berak egin barrukoa ere? Hobe zenukete daukazuena limosnatzat emango bazenute! Horrela, gauza guztiak garbi izango lirateke zuentzat».

Lukas 11, 37-41.

Kanpokoa bezala barrukoa ere Jainkoak egina da. Horregatik ez dira berez kanpokoa eta barrukoa elkarri kontrajartzeko egin, baizik eta batera, gizakia, inolako tolesik gabe, bere duintasun gorenera eramateko.

Ebanjelioko irakaspenak ez ditu kanpoko betebehar erlijiosoak ustezko barneko erlijio edo espiritualtasun batekin kontrajartzen: aldiz, bihotz-berritzen duen erlijiotasunak ere kanpoko ezaugarrien beharra du, ez baita posible gure bizitza publikoa eraberritzen ez duen bihotz-berritzea. Jesusek barne bizitzari eman beharreko lehentasuna erakusten digu, zentzuzkoa baita bizitza bere azken sustraitik garatzea. Barnean zer darabilkigun zainduko ez bagenu, soilik kanpokoaz arduratuta, Ebanjelioak salatzen duen itxurazalekerian eroriko ginateke.

Barrutik eraberritutako bizitza zentzu etiko eta erlijiosoa zabalagoa du. Behartsuarekiko arreta, senideekin ez ezik denak egin gaituen Jainkoarekin adiskidetzen gaitu: senidea izaten dakienak seme-alaba izatea zer den asmatu du. Bihotz-berriturik senideengana bihurtzen denak Jainkoari gurtzarik ederrena eskaintzen dio.

Pedro Uranga

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Avatar

    Oso iruzkin ederra. Mila esker!

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude