HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Irailak 22
Aldi hartan, herriz herri eta auzorik auzo ibili zen Jesus, Jainkoaren erregetzaren Berri Ona hots egiten. Berekin zituen Hamabiak, baita espiritu gaiztoetatik eta gaitzetatik sendatua zuen zenbait emakume ere: Maria Magdalena –honengandik zazpi deabru bota zituen–, Joana –Herodesen etxezain Kusaren emaztea–, Susana eta beste asko; hauek beren ondasunez laguntzen zieten Jesusi eta honen ikasleei.
Lukas 8, 1-3.

Badirudi Jesusek ez zuela inolako erreparorik bere jarraitzaileen artean gizon-emakumeei harrera egiteko. Jesusen atzetik zetozen gizon-emakumeen artean sinergia eta osagarritasuna zegoen, eta hala izan beharko litzateke orain ere. Ez da osasuntsua gizartea batzuen eta besteen artean banatzea edo polarizatzea, ez da Jainkoarena sexuak aurrez aurre jartzea, ezta haien artean bidegabekeriak egotea ere. Bistakoa da Elizak oraindik ere baduela zeregin bat: emakumearena, errealitate femeninoarena. Eta ez da edozein ikasgai, bere dimentsio guztiei eragiten dien funtsezko ikasgaia baizik: teologia, espiritualtasuna, pastorala, sakramentuak, egiturak, etab. Espiritu Santuak argitu eta inspira dezala Jainkoaren Herria ahalik eta modurik onenean.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
Elizak badu oraindik zeregin bat: emakumearena…