Etsaia, etsipena eta esperantza

2023 Ira 21

Iraultza hitza “trending topic” bihurtu zen joan den mendearen erdialdean. Iraultzaren esperantza belaunaldi berrien bandera bihurtu zen: borroka latzak eta konpromiso zorrotzak eraikitako esperantza hauskorra eta, denboraren ikuspegitik, iragankorra.

Etsai baten kontra eraikitako esperantza hauskorra da. Etsai argi, indartsu eta errukigabearen aurrean eta, horri lotua, biktima-sentimendu mingarriaren aurrean, aukerak etsipena edo borroka izan ohi dira.

Etsipenez eta borroka odoltsuz betea da giza historia.

Gorrotoa astintzea oso eraginkorra da.

Etsaia ezin bada desagerrarazi, etsipenaren gau beltzaren altzoan elikatzen da esperantzaren su dardaratsu hilzorikoa. Etsaia desagertzen bada, beste etsai bat asmatu behar esperantzan irauteko, esperantzak irauteko. Lehen laguna zena orain etsai bihurtzen da, lehen heroia zena orain traidore barkaezin.

Etsairik gabe, posible ote da etsi eta amatatzen ez den esperantza borrokalaria? Horrelakorik gutxi hautematen da giza historian.

Polita izango litzateke lagun hurkoaren begirada ilunean egunsentiaren printzak igartzea, nahiz eta onartu, hainbat arriskuz inguraturik, gauez gabiltzala.

Are ederrago lagun hurkoa etsaia bada, hori jainkozkoa baita. 

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Erronka polita eta zaila, inondik ere. Eskerrik asko.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.