HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Irailak 20

Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Norekin konparatuko nuke gizaldi honetako jendea? Noren antzekoa da? Plazan eserita dauden haurren antzekoa da, honela oihu egiten baitiete batzuek besteei: “Soinua jo dizuegu, eta zuek dantzarik ez; hiletak jo, eta zuek negarrik ez”. Izan ere, etorri da Joan Bataiatzailea, ez ogirik jan ez ardorik edan egiten ez zuela, eta deabruak hartua dagoela esaten duzue. Etorri da Gizonaren Semea, jaten eta edaten duela, eta honela diozue: “A zer tripazaina eta mozkorra, zergalari eta bekatarien adiskidea”. Baina bera onartzen dutenek arrazoi eman diote Jainkoaren jakinduriari».

Lukas 7, 31-35.

Pertsona batzuk Jainkoaren keinuak antzemateko ezgaituta daude. Jan eta edaten ez zuelako Juan Bautista kritikatzen zutenak, gehiegi jan eta edateagatik Jesus kritikatzen zuten berberak ziren. Beraien eskemetan sartzen ez denarekin, status quo-a zalantzan jartzen duenarekin, lurralde ezezagunetara eramaten dituenarekin haserretzen diren pertsonak. Zaila da, oso zaila, Jainkoarengana irekitzea, ez badugu uzten ez ezerk ez inork interpelatzen, gainditzen, gure zimenduak kolokan jartzen. Jainkoagatik harritzen ez garen bitartean, ebanjelioaren abenturarekiko uzkur garen bitartean, Jainkoak ezer gutxi esango digu gure bizitzan.

Mikel Iraundegi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.