Heriotza ez da ezer.
Ondoko gelara baino ez naiz joan.
Ni neu naiz, zu zeu zara.
Bata bestearentzat zer ginen, hori ez da aldatuko,
Horrek berdin jarraituko du.
Deitu egidazue neure izenetik,
beti deitu didazuen moduan,
hitz egidazue beti egin didazuen moduan.
Ez eizue egin beste tonu batean,
serio eta triste.
Jarraitu barre egiten, elkarrekin barre egiten genuen gauzez.
Esazue nire izena etxean,
beti egin duzuen moduan,
nabarmendu barik, itzalik barik.
Bizitza dena da, beti izan dena.
Haria ez da eten.
Zergatik egongo naiz ni zuen burutik kanpo,
beste barik begien aurrean ez nagoelako?
Zuen zain nago… ez nago urrun,
bidearen beste aldean baino ez nago.
Ikusten? Dena doa ondo.
Berriro aurkituko duzue nire bihotza,
berriro aurkituko duzue nire samurtasuna nabarmenduta.
Lehortu itzazue malkook eta ez ezazue negarrik egin maite banauzue.
(Itzulpena: Agurtzane Mallona)
0 Comments