Eguneko heroiak, mundua salbatzen ez dutenak eta hegazkinez ibiltzen ez direnak
Amesten ez diren etorkizuneko protagonistak, izerdi eta porrot apur bat dutenak.
Aukeratu ezin duten gazteak, ikasketarik gabeko gurasoak
eta bakardadean amaitzen duten aitona-amonak.
Hedabideek ahaztutako gehiengoak
eta familia inperfektuak, asfaltorik eta hormigoirik gabeko udak dituztenak.
Betirako zorrak eta patrika hutsak.
Ilusiorik gabeko langileak eta itxaropenik gabeko langabeak.
Natura zauritua, haur tristeak,
etorkin baztertuak eta beldur kutsakorrak.
Begiratu ditzagun
gure gizartearen gurutzeak.
Arotzak bezain xumeak izan gaitezen
eta heroiak gure egunerokoan.
(Itzulpena: Aloña eta Idoia Braceras)
0 Comments