HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abuztuak 31

Aldi hartan, Jesusek honela esan zien ikasleei: «Zaudete erne, ez baitakizue zein egunetan etorriko den zuen Jauna. Hartu hau gogoan: etxeko nagusiak lapurra gaueko zein ordutan etorriko den baleki, erne egongo litzateke eta ez luke bere etxea zulatzen utziko. Egon, bada, prest zuek ere, gutxien uste duzuen orduan etorriko zaizue eta Gizonaren Semea. Izan zaitezte morroi leiala eta zentzuduna bezalakoak, nagusiak etxeko morroiei bere orduan janaria banatzeko eginkizuna eman dion morroia bezalakoak. Zorionekoa morroi hori, nagusiak, iristean, agindua egiten aurkitzen badu! Benetan diotsuet: bere ondasun guztien buru ipiniko du. Baina beste morroi gaizto hura, nagusiak luzatu egingo duelakoan, bere morroi-lagunak jotzen eta mozkorrekin jan-edanean hasten bada, gutxien espero duen egunean eta gutxien uste duen orduan etorriko zaio nagusia, eta gogor zigortuko du eta itxurazaleek merezi dutena emango dio. Han izango dira negarra eta hortz-karraska!».

Mateo 24, 42-51.

Demagun gure historia hau, egunerokoa, arrunta, Jainko biziaren presentziaz erne dagoela. Demagun Jainkoa gurekin kontatu nahian ari dela gure (Bere) eguneroko historia honetan. Horrela balitz, ez genuke gure bizitza beste era batera biziko? Ez genioke gaurko egun honi beste antena batzuekin erreparatuko? Badirudi, Jesusentzat hau dela bizitzari heltzeko modu arrunta, normala. Eta harrigarri egiten zaio guk beste horrenbeste ez egitea. Harrigarri ez konturatzea zer eta zenbat galtzen ari garen. Eta Jainko bizia, salbatzailea, gure egunerokotik, gure historiatik urruntzeak galbidera garamatza. Artzainik gabeko ardi galduak bezala bizitzera, edo lapurren eskuetan erortzera, edo norabiderik gabeko jan-edanean erortzera. Erne bizitzea, azken batean, Jesus bizi zen konfiantza horretan murgilduak bizitzea da.

Jexus Artola

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Avatar

    … konfiantza horretan murgilduak bizitzea…

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude