HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abuztuak 22

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Benetan diotsuet: aberatsa nekez sartuko da zeruetako erreinuan. Berriro diotsuet: jostorratzaren begitik gamelua igarotzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino». Hitzok entzutean, ikasleek, zeharo harriturik, honela zioten: «Nor salba daiteke, orduan?». Jesusek begira-begira jarri eta esan zien: «Gizakiarentzat ezinezkoa da hori, baina Jainkoak dena dezake». Orduan, Pedrok esan zion: «Hara, guk dena utzi dugu, Zuri jarraitzeko. Zer izango da guretzat?». Jesusek erantzun zien: «Benetan diotsuet: Jainkoak mundu hau eraberritzean eta Gizonaren Semea bere aintzazko tronuan esertzean, zuek ere, nire jarraitzaileok, hamabi tronutan eseriko zarete, Israelgo hamabi leinuak epaitzeko. Eta nigatik etxea, senideak, aita, ama, seme-alabak edota lurrak uzten dituenak, ehun halako hartuko du eta betiko bizia jasoko ondare. Orain lehenengo diren asko azkeneko izango dira, eta orain azkeneko direnak lehenengo».

Mateo 19, 23-30.

Santiago bidea egiten duten askok esaten dute bide hasieran motxila, beraien ustez beharrezkoak diren gauza askorekin betea egoten dela. Noski, pisatzen du, eta ez gutxi. Bidean jabetzen dira guztiak ez direla beharrezkoak, eta motxilan benetan beharrezkoena dena uzten dute. Pisua arintzea da asmo nagusiena, baina aldi berean, aberatsa izatearen zentzu berriaz jabetzen dira: beharrezkoak ez diren, eta aberasten gaituzten gauza askoz osatua dago gure bizitza.

Nazareteko Jesusek behin eta berriz hitz egin zigun Jainkoaren Erreinuaz, bertara eramango gaituen bidea erakutsiz; gaurkoan gure motxila oso kargatua dagoela gogorarazten digu. Nola iritsi bertara aberastasunak lotzen gaituenean? Eta ez dezagun gure burua engainatu… denok ditugu Jainkoaren Erreinura iristeko behar ez ditugun aberastasunak gure motxiletan sartuta… zeintzuk dira zureak?

Eskerrak emanaz bidea erakusten digun Jainkoari, laguntza ere eskatzen diot; izan ere, hain “beharrezkoak” sentitzen ditut nire aberastasunak…

Muñoa

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Avatar

    Gogoetarako iruzkin ederra, eskerrik asko!

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude