HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abuztuak 19

Aldi hartan, haurrak eraman zizkioten Jesusi, haien gainean eskuak ezarri eta otoitz egin zezan; ikasleek, ordea, haserre egiten zieten. Jesusek esan zien: «Utzi haurrei nigana etortzen, ez galarazi, horrelakoena baita zeruetako erreinua». Eta, haurrei eskuak gainean ezarri ondoren, joan egin zen handik.

Mateo 19, 13-15.

“Ikasleek, ordea, haserre egiten zieten” dio gaurko Berri Onaren pasarteak. Horrelakoak asko dira gurean ere; dirudienez duintasun bereziaz jantzia egon behar da Jainkoarengana hurbiltzeko, eta badira gure artean Jainkoarengana nor hurbildu erabakitzen dutenak (entzungo ote dute hauek ere Jainkoaren hitza eta jendea urrundu beharrean hurbiltzen saiatuko ote dira…).

Aintzinako kontua da hau ikasleen jokabidea ikusiz. Agian umeak hurbiltzen zituztenak ez zuten behar den duintasuna eta hurbildu beharrean urrundu egin nahi zituzten (amak ez ziren urruti ibiliko); ikasleek ez dute oraindik ulertu Jainkoak denak nahi dituela ondoan, eta gure egitekoa hurbiltzea dela eta ez urruntzea.

Agian pentsatzen zuten umeek, ume zirelako, ez zutela Jainkoarekin egoteko behar den heldutasuna; gurean ere, zenbat urruntzen ditugu Jainkoarengandik heldutasunean erabaki behar duten zerbait den aitzakia erabiliz.

Pasarteko ume hauek ez dute ezer eskatu, ez dute ezer egiten, Jesusengana hurbilduak dira berak bedeinkatu ditzan eta Jesusek argi uzten du berarekin nahi dituela, horrelakoena dela eta, Jainkoaren erreinua. Umeek ez dute ezer egiten, baina konfiantza osoa dute Jesusengana hurbiltzen dituzten pertsonengan, baita ere Jesusengan, eta hau da Jesusek guztioi eskatzen diguna: konfiantzaz hurbiltzea, beldurrik gabe, bere bedeinkapena jasoz, hau da, gure bizitza begirada berriz ikusiz, besteentzat bizi izateko.

Eta zuk, nor hurbildu edo urruntzen duzu Jainkoarengandik? Zu ere umeak bezalakoa al zara?

Muñoa

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.