HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abuztuak 18

Aldi hartan, fariseu batzuk hurbildu zitzaizkion Jesusi eta, zertan harrapatuko, galdetu zioten: «Zilegi al zaio gizonari bere emaztea edozein arrazoirengatik uztea?». Hark erantzun zien: «Ez al duzue irakurri Liburu Santuak dioena? Hasieratik Egileak gizaseme eta emakume egin zituela, alegia, eta esan zuela: “Horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta bere emaztearekin elkartuko da, eta biak bat izango dira”. Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baizik. Horrela, bada, Jainkoak bat egin duena ez beza gizakiak banatu». Haiek galdetu zioten: «Zergatik eman zuen, bada, Moisesek dibortzioagiria idatzi eta emaztea uzteko baimena?». Jesusek erantzun zien: «Zeuen burugogorkeriagatik eman zizuen Moisesek emaztea uzteko baimena; baina hasieran ez zen horrela. Hau diotsuet: bere emaztea utzi –legearen kontra elkartuak ez badira behintzat– eta beste batekin ezkontzen denak, adulterioa egiten du». Ikasleek esan zioten orduan: «Baldin horrelakoa bada senar-emazteen arteko lotura, ez du merezi ezkontzea». Jesusek erantzun zien: «Ez dira denak hori onartzeko gai, Jainkoak gai egiten dituenak baizik. Batzuk ez dira ezkontzen, jaiotzaz ezin dutelako; beste batzuk giza eskuz ezinduak izan direlako; beste batzuk, berriz, zeruetako erreinuagatik hala erabaki dutelako. Onar dezakeenak onar beza».

Mateo 19, 3-12.

Gaurko ebanjelioaren pasarteak legearen edukiari buruz hitz egiten digu (legeak zer dioen azaltzen du), baina bere helburua ez da legea argitzea edota edukia hobetzea, baizik eta Jesus tranpan harrapatzea.

Legea gehiegizkoa dela eta ez dela guztiz bete behar esaten badu, bera zigortua izateko arrazoiak ematen ari da; nola ez zigortu Moisesen legearen aurka hitz egiten duena. Legea dagoen bezala bete behar dela esaten badu berriz, letrara bakarrik egokituz, legeak askatu baino lotu egiten du; entzuna da gizona ez dela legearentzat baizik eta legea gizonarentzat.

Eztabaida horretan sortzen da Jesusen erantzuna: “Hasieran ez zen horrela”, gure burugogorkeria baten emaitza besterik ez. Maitasuna bizitzaren oinarrian badago (hau bai dela Jainkoarena), eta baita ere legearen oinarrian, bai legea bai bizitza ulertzeko maitasunaren betaurrekoak jantzi behar ditugu. Maitasun horri esker bizitzako bokazioarekin aurkitu gaitezke, eta ondoren askatasunez bizi datorrena, lotura bihurtu gabe.

Muñoa

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.