HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Abuztuak 12
Aldi hartan, gizon bat hurbildu zitzaion Jesusi eta, belaunikaturik, esan zion: «Jauna, erruki zakizkio nire semeari; epilepsia ematen dion deabrua du eta gorriak ikusarazten dizkio. Maiz botatzen du sura eta urera. Ekarri diet zure ikasleei, baina ezin izan dute sendatu». Jesusek esan zien: «Hau gizaldi sinesgogorra eta makurra! Noiz arte egon behar ote dut zuekin? Noiz arte jasan behar ote zaituztet? Ekarri mutila hona». Jesusek gogor eraso zion deabruari eta atera egin zen mutilagandik; ordu hartatik sendatua gelditu zen. Ikasleek, Jesusengana hurbildurik, bakarrean galdetu zioten: «Eta guk, zergatik ezin izan dugu bota deabrua?». Jesusek erantzun zien: «Zuen sinesmena txikia delako. Egia diotsuet: sinesmena bazenute, mostaza-hazia bezain txikia izanik ere, mendiari “aldatu hemendik hara” esanez gero, aldatu egingo litzateke; ez litzateke zuentzat ezinezkorik izango».
Mateo 17, 14-20.
Gero eta gehiago gizona mesfidatia bihurtzen ari da eta horrek gizarte mesfidati batean bizitzera eramaten gaitu. Arrazoirik ez dira falta, batez ere garapen tekonologikoak direla bide, bai gure bizitza pertsonaleko garapen materialean, nola, gero eta birtualagoak diren pertsonekiko harremanetan, etengabe erne eta adi egotera behartuta gaude. Egoera honek gero eta fede gutxiago duten pertsonak izatera eraman gaitzake? Litekeena da.
Fede faltaren aurrean, Jesusek bere ikasleekin zuen jarrera erabatekoa zen, “sinesgorrak eta makurrak” deitzeraino. Baina gauza bat zen gehien mintzen zuena, eguneroko bizitzan hainbeste erakutsi arren, sinesgogor eta mesfidati izaten jarraitzen zutela.
Pasarte honetan Jesusen mezua sendoa da, fedearekin dena posible dela. Jaunaren maitasunean bizi bagara eta konfiantza beragan jartzea lortzen badugu, gainerakoa opari eder bat bezala etorriko zaigu.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments