HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abuztuak 10

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Egi-egiaz diotsuet: Garialea, lurrean erori eta hiltzen ez bada, bera bakarrik gelditzen da; baina, hiltzen bada, fruitu asko ematen du. Bere bizia maite duenak galdu egingo du; baina mundu honetan bere bizia gutxiesten duenak betiko bizirako gordeko du. Nire zerbitzari izan nahi duenak jarrai biezat eta, Ni nagoen tokian, han izango da nire zerbitzaria ere. Nire zerbitzari dena ohoratu egingo du Aitak».

Joan 12, 24-26.

Gaur egun, errefuxiatu, etorkin eta behartsu diren alde egiten duten pertsonen bizitzek ez dute nolanahi tokirik aurkitzen hedabideetan. Isiltasunean pasatzen dira eta agertzen direnean, edo zoritxarreko berriak emateko da edo atzetik estalirik marketin operazio bat  dagoelako, ziurrenez. Aitzitik, orriak betetzeko barra librea dute gizartean, arrakasta erraza lortzen dutenek eta, zer esanik ez, dirua eta boterea dutenek. Horrelakoak dira eskaintzen diren giza-ereduak.

Ez dirudi erraza denik gaurko ebanjelioaren pasarte bezalako batekin jendea mugitzea, baina hala beharko luke. Hor dugu, naturaz kezkatzera eraman gaituen egunero bizi dugun klima-egoera latza. Lurperatutako gari-aleek usteldu ondoren giro egokia arkitu behar dute ernamuintzeko eta uzta ederra emateko, baina gero eta zailagoa gertatzen ari zaie.

Gizonaren kasuan ere, Jesusen hitzek bide berdinetik garamatzate. Norberaren burua ardatz harturik eta ernaraziko duen muina aurkitu ondoren, utzi behar da laguntzen, Jaunak erakusten digun bidea segiz eta besteekin partekatuz. Gogoa eta fedea baino ez dira behar.

Rosa Miren Pagola

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude