HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abuztuak 6

Aldi hartan, hartu zituen Jesusek berekin Pedro, Santiago eta honen anaia Joan eta mendi garai batera eraman zituen aparte. Eta antzaldatu egin zen haien aurrean: aurpegia eguzkia bezain distiratsu bihurtu zitzaion eta jantziak argia bezain zuri. Hartan, Moises eta Elias agertu zitzaizkien, Jesusekin hizketan. Orduan, Pedrok esan zion Jesusi: «Jauna, bai ederki gaudela hemen! Nahi baduzu, hiru txabola egingo ditut: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat». Hizketan ari zela, hodei argi batek estali zituen, eta ahots batek esan zuen hodeitik: «Hauxe da nire Seme maitea, hau dut atsegin. Entzuiozue». Hori entzutean, ahuspez lurrera erori ziren ikasleak, beldurraren beldurrez. Hurbildu zitzaien Jesus, ukitu eta esan zien: «Jaiki zaitezte; ez beldur izan». Begiak jasorik, Jesus bakarrik ikusi zuten, beste inor ez. Menditik behera jaisterakoan, Jesusek agindu zien: «Ez esan inori ikusi duzuen hau, harik eta Gizonaren Semea hilen artetik piztu arte».

Mateo 17, 1-9.

Bai ederki gaudela hemen! Denok izan ditugu bizitzan une gorenak eta hauek  garai batean inspiratu eta argitu gaituzte. Une horiek erreferentzia gisa balio digute bizitzaren bidean, eta nondik nora ibili behar dugun erakusten digute.

Gaurko testuan hiru begiraden bat-egitean aurkitzen gara: Elias eta Moisesengan ikusi dezageku iragana, Jesusek ikasleekin oraina ordezkatzen du, eta Jesusek berak iragarritako heriotza eta berpiztearen etorkizunari buruz hitz egiten digu. Perspektiba guztiak batzen dituen leihoa da.

Bizitza modu bateratuan bizitzea, batez ere zatiketaren testuinguru honetan dugun erronka da. Iragana, oraina eta etorkizuna batzea, eta bizitzaren gure dimentsio desberdinak batzea, espiritualtasuna oso lagungarri izan dakigukeen erronka da.

Pello Azpitarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.