HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Abuztuak 3
Aldi hartan, esan zion Jesusek jendeari: Era berean, zeruetako erreinuarekin itsasora bota eta mota guztietako arrainak biltzen dituen sarearekin bezala gertatzen da. Beterik dagoenean, bazterrera ateratzen dute eta, eseririk, onak saskira biltzen dituzte eta txarrak kanpora botatzen. Horrela gertatuko da munduaren azkenean: aingeruak etorri eta gaiztoak zintzoen artetik bereizi egingo dituzte eta su-labera botako. Han izango dira negarra eta hortz-karraska!». Jesusek galdetu zien ikasleei: «Ulertu al duzue hau guztia?». «Bai», erantzun zioten. Eta Jesusek: «Beraz, zeruetako erreinuko ikasle egin den lege-maisua, bere altxorretik zahar eta berriak ateratzen dituen etxeko jaunaren antzekoa da». Jesusek, parabola hauek amaitu zituenean, alde egin zuen handik.
Mateo 13, 47-53.

Azkeneko egunotan Mateo ebanjelariaren testuak Jesusen irakaspen sakon eta espirituala aurkeztu digu zeruetako erresumari buruz. Itsasoko sarearen parabolak Jainkoaren erresumak baldintza eta jatorri guztietako pertsonak, bereizketarik gabe, nola hartzen dituen erakusten du. Baina ez edonola, garaien amaieran, epaiketa bat egongo da, non onak eta gaiztoak bananduko diren, arrainak sarean bereiztearen sinboloa izango dena.
Sareko parabola gure bizi-prozesu moduan irakur dezakegu. Bizitzaren sare horretan esperientzia desberdin asko biltzen ari gara. Jainkoagandik bizita, heltzen lagun diezagukete, jakindurian eta adimenean haziz. Horretarako, denbora hartu behar dugu, parabolako arrantzaleek bezala, baztertuz eta begiratuz zer balio duen aukeratu ahal izateko.
Nola gaurkoratu ditzazkegu Jesusen parabolak? Agian gaur egun kontakizun bitxiak suertatu daitezke, baina kontua da hauen muinera joatera gonbidatuak garela. Gaur Elizak bai parabola eta bai ebanjelioa era berri batean hots egitera deitua da, eta mundua dagoen bezala ezin gaitezke geldirik egon. Eliza arrantzale talde bat bezala ulertu du tradizioak, baina itxas handietan ibiltzeko, itxasoak, hau da gizarteak eskeintzen digun aniztasuna onartu behar du.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
Denbora hartu behar dugu… itxas handietan ibiltzeko…
Jaunaren hitza garai berrietara ekartzea zentzuzkoa ez ezik, premiazkoa da.