HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Uztailak 24

Aldi hartan, lege-maisu eta fariseu batzuek esan zioten Jesusi: «Maisu, Zuk egindako seinale bat ikusi nahi genuke». Jesusek erantzun zien: «Seinale eske ari da gizaldi gaizto eta desleial hau; baina ez zaio seinalerik emango, Jonas profetarena besterik. Zeren, Jonasek arrainaren sabelean hiru egun eta hiru gau egin zuen bezala, hala egingo baitu Gizonaren Semeak ere hiru egun eta hiru gau lurraren barruan. Auzi-egunean ninibetarrek gizaldi honen aurka altxatu eta kondenatu egingo dute, haiek bihotz-berritu egin baitziren Jonasen predikuaz, eta baduzue hemen Jonas baino gehiago den norbait. Auzi-egunean gizaldi honen aurka jaikiko da hegoaldeko erregina eta kondenatu egingo du, lurraren azken mugetatik etorri baitzen hura Salomonen jakinduriazko hitzak entzutera, eta baduzue hemen Salomon baino gehiago den norbait».

Mateo 12, 38-42.

Lege-maisuek Jesus isilarazi nahian, hurbildu eta amarruz beteko hitzak zuzendu zizkioten: “Maisu”. Eurak maisu sentitzen ziren, eta berengana gonbidatuz atzipetu nahi zuten. Berehala konturatu zen Jesus euren proposamenaren asmoa ez zela solasaldi garbia, eztabaidan irristaraztea zutela helburu.

Testu hau zertxobait konplexua da, bataren eta besteen argudio-bihurriak erritmo aldaketaz josiak daudelako. Jesusen mirariak benetakoak ote ziren argitu nahi omen zuten. Egia da Itun Zaharrean ez zela besterik gabe bat profetatzat hartzen, mirari harrigarri batzuk egite hutsagatik.

Funtsean fariseuen gogo-interesa zen Jesusek zuen eragina berek nola lortu ahal zuten jakitea. Edo, zertaz baliatzen zen ikustea, nola-halako boterea izateko. Nabari baitzitzaien ausart zebilela bide berriak eskaintzen. Gutxi interesatzen zitzaizkien Jesusen jardueraren muinean egon zitezkeen egiarako bideak. Horregatik, Jesusek zirikatu egiten zituen: portaeren azalean geratzen zirelako, barnera dezakeen espirituari arreta eskaini gabe.

Onartu behar da fariseuak pertsona ekinak zirela. Jesusek ere bere bidea ekinez burutu zuen. Zein helburu izaten dituzte nire ekintzek?

Patxi Otamendi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude