Elizaren teilatuan kritika ari du etengabe, euri zaparrada mardula. Nork ez du arrazoi onen bat Eliza bezalako instituzio erraldoia kritikatzeko!
Aita Santuaren eta gazteen arteko elkarrizketan (Disney kanalak produzitua) atentzioa eman dit zer jarrera duen Frantziskok kritiken aurrean. Gazteek kritika franko dituzte, jakina, eta behin baino gehiagotan oso zuzen planteatzen dizkiote.
Kritika horien aurrean, sarri askotan, Aita Santua entzuten geratzen da, arretaz; lasaitasuna galdu gabe; irri sanoa utzi gabe.
Kritika bakoitzari ez dio erantzuten beste kritika batekin; alderantziz, behin baino gehiagotan, ez du inolako arazorik onartzeko gauza guztiak ez direla ondo egiten Elizaren barnean (noizean behin autokritikako formula gogorrak erabiltzen ditu).
Hala ere, ez du bilatzen, besterik gabe, gaurko kultura-joeren aurrean ondo geratzea; Elizaren gaurko planteamenduak, beti hitz lauetan, askatasunez ekartzen ditu, baina inolako mehatxurik eta inposaketarik gabe. Edozein kasutan, beti saihesten du pertsonak kondenatzea.
Elkarrizketa horrek ez ditu arazoak konpontzen, ezta kritikak amatatzen ere. Hegiak oso urrun daudenean, zubiren bat eraiki beharra egoten da. Eta elkarrizketa horretan jarrera enpatikoa sortzen da hegia bakoitzean.
0 Comments