HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Uztailak 20
Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Zatozte nigana nekatu eta zamatu guztiok, eta Nik arinduko zaituztet. Hartzazue nire uztarria eta ikasi nigandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz, eta aurkituko duzue zeuen arimentzako atsedena. Nire uztarria leuna baita, eta nire zama arina».
Mateo 11, 28-30.
Atzokoan bezala, gaurko ebanjelioan Jesus txikienei, nekatu eta zamatuei zuzentzen zaie berriz ere, “zatozte” esateko. Garai hartan batzuen ustez erlijioa hainbat arau betetzean zetzan, eta horretarako uztarriaren eta zamaren metafora erabiltzen zuten. Jesusek, berriz, beste zerbait proposatzen digu: “Zatozte nigana, gozoa eta bihotz‑apala naiz‑eta”.
Mezu horretan zati bi bereiz genitzake gutxienez. Alde batetik, Jesusen ustez kontua ez dela sufritzea. Lotura eta zama gogorrak hartzea, askotan esan izan zaigun bezala. Jesusen mezua, alderantziz, sufritzen dutenentzat da. Eta halakoei uztarri leuna eta zama arina eskaintzen dizkie.
Eta beste alde batetik, hori guztia lortzeko giltza Jesus bera dela: “ikasi nigandik”. Jesusek jokatzen zuen bezala jokatzea, harekin batera Jainkoaren aurrean ibiltzea, berak maitatu zuen bezala maitatzea proposatzen digu guztioi —ez bakarrik indartsuei—. Ez dago beste araurik bete beharrik.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments