HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Uztailak 19
Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsuei eta burutsuei gorde eta jende xumeari agertu baitizkiozu. Bai, Aita, hala izan duzu gogoko. Nire Aitak dena eman dit, eta ez du inork Semea ezagutzen, Aitak baizik; ezta Aita ere, Semeak baizik, eta Semeak agertu nahi dionak baizik».
Mateo 11, 25-27.
Badirudi gaurko ebanjelioaren mezua logikaz kontrakoa dela, eta izan ere, halaxe da: Jesusek zabaltzen zuen mezua, Erreinuaren berri ona, alegia, ez dute ondoen ulertzen eta onartzen jakintsuenek, salbatuak izateko beharrik handiena sentitzen dutenek baizik. Eta Jesusek eskerrak eman zizkion Aitari horregatik.
Gaur egun “erreinua” esan beharrean, “Jainkoak bahi duen gizateria” aipa genezake lasai asko, gauza bertsua esateko. Eta hori lortzeko, ez da teoria asko jakin behar; nahikoa da maitatzea, gizaki guztiak berdinak garela, duintasun berbera dugula neba‑arrebatzat elkar hartu behar dugula sentitzea. Hori guztia bultzatu beharko genuke eta horren guztiaren kontra dagoenari aurre egin, Jesusek egin zion bezala, gure inguruko jakinduriak oker gaudela esaten badigu ere.
Eta nondik atera jakituria, zehazki zer egin erabakitzeko? Gure buruari galdera bakarra egin behar diogu, edozein egoeratan gaudela ere: zer egingo luke Jesusek egoera honetan? Jesusek bakarrik baitaki Aitak zer nahi duen eta Aitak ere Jesusen bidez erakutsi baitigu bidea zein den.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments