HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Uztailak 8
Aldi hartan, Joanen ikasleak Jesusengana hurbildu eta esan zioten: «Nolatan egiten dugu fariseuek eta guk hainbeste barau, eta zure ikasleek ez?». Jesusek erantzun zien: «Ezteietara deituak egon ote daitezke triste, senar berria berekin dutelarik? Etorriko zaie, bai, senar berria kenduko dieten eguna; orduan egingo dute barau». Inork ez dio jantzi zaharrari oihal gordinezko adabakirik josten, adabakiak jantzia behartu eta zarratada handiagoa egingo bailuke. Ez da ardo berririk ere sartzen zahagi zaharretan; bestela, zahagiak lehertu egingo lirateke, eta ardoa isuri eta zahagiak galdu. Ardo berria zahagi berrietan sartzen da, eta horrela biek irauten dute».
Mateo 9, 14-17.
Juduen erlijiotasunean, baraua oso elementu garrantzitsua zen. Jesusen garaian, fariseuek eta Joan Bataiatzailearen jarraitzaileek baraua asko zaintzen zuten. Jesus ez da barauaren kontrakoa, baina modu “exhibizionista” eta hipokritan egiten duenarekin oso kritikoa da.
Gure kulturan, baraua egitearen esanahi desberdinak ematen ditugu. Batzuek, fisikoki kilo batzuk galtzeko, beste batzuek garizuma iristean barau egiteko “jarrita” dauden egunak betetzen dituzte. Jesusek baraua nola bizi irakasten digu. Pertsona hobeak izaten lagundu diezaguke. Ez da gauza material bat bakarrik, jarrerak ere hor daude. Zertaz egin behar dut barau gaur? Zer utzi?
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments