HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Uztailak 7

Aldi hartan, Jesusek, bidez zihoala, Mateo zeritzan gizon bat ikusi zuen zergak biltzeko mahaian eseririk, eta esan zion: «Jarraitu niri». Mateok zutitu eta jarraitu egin zion. Geroago, Jesus mahaian zegoen Mateoren etxean; beste zergalari eta bekatari asko ere etorri eta mahaian eseri ziren Jesusekin eta honen ikasleekin. Fariseuek, hori ikustean, esan zieten ikasleei: «Nolatan jaten du zuen Maisuak zergalariekin eta bekatariekin?». Hori aditzean, Jesusek esan zien: «Ez dute osasundunek sendagile beharra, gaixoek baizik. Hobe zenukete Jainkoak esandako honetaz jabetuko bazinete: “Nahiago dut errukia sakrifizioak baino”. Ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik».

Mateo 9, 9-13.

Mateoren bokazioaren kontakizunak beste jarraitzaileei egiten dienaren antzekoa dela ikus dezakegu. Jesusek zuzenean “jarraitu niri” esan eta jarraitu egiten diote. Kasu honetan berdin. Hala eta guztiz ere, Mateoren profila nahiko desberdina da. Mateo zerga-biltzailea zen, zerbitzari-ofizioa, eta, horretarako, bere herrikideak zapaltzen zituen ekonomikoki erromatarren alde. Beraz, gaizki ikusia zegoen. Badirudi Jesusek Mateorekin kontatu nahi izatearen erabakia ez zutela askok ulertu edo, gutxienez, haien eskemak puskatu zituen. Jesusek Mateorekin kontatu nahi izateak gauza bat erakuts diezaguke haren deia sentitu dugunontzat: bekatariei dei egiten digula, gure hauskortasunarekin kontatzen duela eta gugan dauden dohainak besteen alde on egiteko dugun gaitasunean ere konfiantza duela.

Pakea Murua

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Avatar

    Bekatarioi dei egiten digu…

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude