HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Uztailak 4

Aldi hartan, Jesus txalupara igo zen eta ikasleek jarraitu egin zioten. Bat-batean, ekaitz handia sortu zen itsasoan, eta olatuek txalupa estali egiten zuten. Jesus, berriz, lo zegoen. Ikasleak hurbildu eta esnatu egin zuten, esanez: «Salba gaitzazu, Jauna! Galtzera goaz!». Hark esan zien: «Zergatik zarete hain beldur, sineste gutxikook?». Eta, zutiturik, haserre egin zien haizeari eta itsasoari, eta barealdi handia egin zen. Ikasleek, harriturik, honela zioten: «Nor ote dugu hau, berak esana egiten baitute haizeak eta itsasoak ere?».

Mateo 8, 23-27.

Jesusen jarraitzaileek bizitzak ekartzen dien ekaitz eta itsaso nahastuaren aurrean beldur izugarria sentitzen dute eta Jesusek argi eta garbi esaten die: sineste gutxikook!

Fededun garenontzat, eguneroko bizitzan sortzen diren gertaera batzuetan lasaitasuna, fedea eta konfiantza mantentzea zaila da.

Jesusen ikasleek bezala, jo dezagun berarengana, beldurra fedea baino indartsuagoa izan arren, eska diezaiogun laguntza. Gure barnean, adorea eta bakea sentitzeko aukera izango dugu egoera horietan.

Pakea Murua

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude