HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Uztailak 3
Tomas, hamabietako bat, Bikia zeritzana, ez zegoen haiekin Jesus etorri zenean. Gainerako ikasleek esan zioten: «Jauna ikusi dugu». Tomasek erantzun zien: «Haren eskuetan iltze-zuloak ikusten ez baditut, neure atzamarra haren iltze-zuloetan eta neure eskua haren saihetsean sartzen ez baditut, ez dut sinetsiko». Handik zortzi egunera, etxean zeuden berriro ikasleak, eta Tomas ere haiekin zen. Sartu zen Jesus, ateak itxirik zeudela eta, erdian jarririk, esan zien: «Bakea zuei». Gero esan zion Tomasi: «Ekarri atzamarra, begira nire eskuak; ekarri eskua eta sartu nire saihetsean, eta ez izan sinesgogor, sinestedun baizik». Tomasek erantzun zion: «Ene Jauna eta ene Jainkoa!». Jesusek esan zion: «Ikusi nauzulako sinetsi al duzu? Zorionekoak ikusi gabe sinesten dutenak».
Joan 20, 24-29.
Tomasek gurutziltzatuaren zauriak ukitu behar izan zituen Jesus berpiztu zela sinesteko eta bere Jaun eta Jainkoa zela aitortzeko.
Gure eguneroko gertaeretan ere, Jesusen jarraitzaileak garela esaten dugunoi antzeko zerbait gerta dakiguke. Askotan ez gara gai Bera ikusteko eta aitortzeko; ahaztu egiten zaigu pertsona bakoitzaren bitartez agertzen dela, bereziki sufritzen dutenen bitartez.
Gure munduko pertsona gurutziltzatuei adi bizi bagara, haien zaintzan inplikatzen bagara, gurutzetik sortzen den bizitza Berpiztua ezagutu ahal izango dugu haiengan.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments