Zertaz nahi duzu irudia?
– galdetu zuen irudigileak-.
Pinuzko santuak ditugu,
igeltsuzko irudiak daude,
begira etzanda dagoen Kristo honi,
zedro hutsezko zura,
biltzen duenaren araberakoa,
familia edo tenplua,
edo helburu bakarra
museo batean jartzea dena.
Utzidazu, bada, azaltzen,
benetan desiratzen dudana.
Nik irudi bat behar dut
Jesusena, Galileoarra,
bere porrota islatuko duena
mundu berri bat bilatzen.
Kontzientziak hunkitu ditzala
eta aldatu pentsamenduak.
Ez dut giltzapean eduki nahi.
eliza eta komentuetan.
Ezta familia baten etxean ere
bere otoitzen buru izateko.
Ez da oholetan eramateko
kostaldekoek kargatua.
Nik irudi bizia nahi dut
Jesusi, gizon bat sufritzen,
begiratzen dionari argi dezaiola
bihotza eta garuna.
Jaisteko gogoa ematen dutenak
gurutzeaz eta oinazeaz,
eta irudi hori ikusten duenak
ez geratu hildako bati begira,
ezta artista begiekin ere
objektu bakar bat kontenplatu
harriturik oihukatzen dionaren aurrean
bai torturatu ederra!
Barkatu, esaten badizut,
-erantzun du irudigileak-
hemen ez duzula aurkituko, ziur,
Nazaretarraren irudia.
Zoaz haren bila kaleetan
etxerik gabeko jendearen artean,
ostatu eta ospitaleetan,
jendea hiltzen den lekuan.
Zaharrak abandonatzen dituzten
harrera-zentroetan.
Baztertutako herrian
gose diren haurren artean,
tratu txarrak jasan dituzten emakumeetan
lanik ez duten pertsonetan.
Baina Kristoren irudia
ez bilatu museoetan,
ez bilatu estatuetan,
aldare eta tenpluetan.
Ez jarraitu prozesioetan
Nazaretarraren urratsak,
ez bilatu zurezkoa,
brontzezkoa, harrizkoa edo igeltsuzkoa,
hobe pobreen artean bilatzea
bere hezur-haragizko irudia!
(Itzulpena: Itziar Errandonea)
Oso olerki polita