HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Ekainak 30

Jesus menditik jaitsi zen eta jende askok jarraitu zion. Legenardun bat hurbildu zitzaion eta, aurrean ahuspezturik, esan zion: «Jauna, nahi baduzu, garbi nazakezu». Jesusek eskua luzatu eta ukitu zuen, esanez: «Nahi dut, izan zaitez garbi». Eta berehala garbitu zitzaion legenarra. Jesusek agindu zion: «Kontuz gero! Ez esan ezer inori! Baina zoaz, agertu apaizagana eta eskaini Moisesek agindutako oparia, ezaugarri izan dezaten».

Mateo 8, 1-4.

Eskaera eder baten ondorioaren mezua gaurkoa. Legenardun batek, ahuspezturik, desio bat adierazten du: “Jauna, nahi baduzu, garbi nazakezu”. Eskaera eder bihurtzen da eta bere fruituak eduki ditzake, apaltasunez eta xumetasunez norbera nor den eta zein egoeratan dagoen jabetzen bada. Bi jarrera horiek ezinbestekoak dira (apaltasuna eta egoerez jabetzea) sendatzearen alde edota zapuzten ala iluntzen gaituen une horretatik argitasun gehiagora pausuak eman ahal izateko.

Gaur ere garbi agertzen zaigu Jesusen Jainkoak gutako bakoitzarentzat, edonor delarik, bizitza desiatzen duela: “Nahi dut, izan zaitez garbi”. Eta, zintzotasun horretatik, modu batera edota bestera, poliki poliki, aldaketa horretaz norbera antzematen joango da. Hori bai, xumetasun horretan jarraituaz, inor baino gehiago sentituaz, egunerokoan murgilduaz, tronpetarik jo gabe; eta, bizitza, etengabeko opari bat bihurtuz.

Naizen horretan eta nagoen egoeratik bizitza berri baterako pausu berri bat eman nahi al dut?

Arantxa Jaka

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude