Udara, oporrak… agian aldez aurretik egin beharko genituzkeen hausnarketak
Egunak luzatu egiten dira, beroa dator eta oporrak hartzea pentsatzen dugu.
Komunikabideak, iragarpen-panelak, bidaia-agentziak etengabe saiatzen ari dira gure burua berotzen irletara, itsas bidaietara, ezohiko ibilbideetara eta safarietara bidaiatzera mundu osoan zehar gonbidatzen gaituzten mezuen bitartez, eta hori guztia benetako aukera gisa eskaintzen dituzten prezioetan, nahiz eta 200 eta 2000 euro artekoak izan.
Oporrak hartzeko beste aukerarik ez balego bezala.
Merezi dugun atsedena hartzeko eskubidea dugu, nahiz eta horrek, batzuetan, ingurumen-egoerak larriagotzea dakarren: uraren gehiegizko kontsumoak, hondakin gehigarrien pilaketak, garraiobide kutsatzaileagoak erabiltzeak eta atmosferaren tenperatura gehiago igotzen laguntzeak eraginda…; egoera sozialak larriagotzea: joaten garen tokietako pertsonek ez dituzten guk eskuratzen ditugun ura edo baliabide sanitarioak, ohartu gabe baliabideen beharra duten pertsona pobretuen lan-esplotazioan laguntzen ari garela; pobrezian bizitzeagatik oporrak hartzeko aukerarik ez duten gertuko pertsonen egoerak larriagotzea; oporrez gozatzeko dinamikak berak eragindako alferrikako kontsumoak eragitea.
Agian unea da gogoeta egiteko:
- Zer ekarri behar digute oporrek gure bizitzara?
- Zer benetako premiak ditugu?
- Oporrak gure izpirituarentzat, gure gorputzarentzat?
- Nola ase dezakegu gure burua, luzarora begira, atsegin ez zaizkigun dinamiketan erori gabe?
- Azken batean, erabil al ditzakegu irizpide ebanjelikoak gure oporren plangintzan?
Irizpide ebangelikoak gure oporren plangintzan…