HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Maiatzak 28

Asteko lehen-egunean, ilunabarrean, etxe batean bildurik zeuden ikasleak, ateak itxita, juduen beldurrez. Sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, esan zien: «Bakea zuei». Hori esanda, eskuak eta saihetsa erakutsi zizkien. Ikasleak pozez bete ziren, Jauna ikustean. Jesusek berriro esan zien: «Bakea zuei. Aitak Ni bidali nauen bezala, hala bidaltzen zaituztet Nik zuek». Eta haien gainera arnasa botaz, esan zien: «Hartzazue Espiritu Santua. Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei, barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die».

Joan 20, 19-23.

Jesusen jarraitzailea Espiritu Santuaren erabateko beharra daukana da, Ebanjelioaren araberakoa izan eta bizi ahal izateko. Jesusen jarraitzaileak badaki Hura gabe, Espiriturik gabe, ezer ez dela eta ezer ezin duela. Jesus Berpiztuarekin elkartzeak umiltasunera bihurtzen du jarraitzailea. Dagoeneko bera iada ez da protagonista buruaskia, Espirituaren Presentziaren eskatzaile bezala baizik. “Eta haien gainera arnasa botaz, esan zien: «Hartzazue Espiritu Santua»”. Kristauok Kristo Berpiztuarengan sinisten dugula esaten dugunean, zer adierazi nahi dugu? Ba, bizitza ematen diguna, bihotzean bizitzarako grina eta pasioa sustatzen dizkiguna Bera dela. Jesusengan aurkitzen ditugu bizitzaren zentzua eta balioa.

Mikel Iraundegi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude