HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Maiatzak 22

Aldi hartan, ikasleek esan zioten Jesusi: «Orain bai argi hitz egiten duzula, eta ez irudi bidez. Orain badakigu dena dakizula eta ez duzula inork galdetu beharrik; horregatik sinesten dugu Jainkoagandik etorri zarela». Jesusek erantzun zien: «Orain sinesten duzuela? Hara, badator ordua, hobeki esan, etorria da, nor bere aldetik joanez sakabanatu eta Ni bakarrik utziko nauzuen ordua. Baina Ni ez nago bakarrik, neurekin baitut Aita. Hau esan dizuet, nigan bakea izan dezazuen. Izango duzue larrialdirik munduan; baina izan adore, garaitu dut Nik mundua».

Joan 16, 29-33.

Giza duintasunaren defentsa ez da beti erraza, ezta erosoa ere. Askotan, duintasun horren alde borrokatzeak jazarpena eta sufrimendua eskatzen ditu, baina Jesusek adorea izateko esaten digu, Berak mundua garaitu baitu: “Hau esan dizuet, nigan bakea izan dezazuen. Izango duzue larrialdirik munduan; baina izan adore, garaitu dut Nik mundua”. Fedeak sinestarazten digu historiaren azken hitza ez dela borreroena izango biktimena baizik, ez bidegabekeriarena justiziarena baizik, ez indarkeriarena bakearena baizik, ez sufrimenduarena pozarena baizik, ez bazterketarena elkartasunarena baizik, ez heriotzarena, baizik eta bizitzarena. Kristauok garaipena Jainkoarena dela, bere Erreinua zain dugula eta ustelak maitasunera bihurtzera deituak daudela iragartzeko betebeharra dugu, hori bai da gure ohorea eta gure pasioa.

Mikel Iraundegi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.