Jaunaren Igokundea

2023 Mai 21

Jesus, nire Maisua,
Topaketa batera deitu gaituzu gaur.
Mendiaren isiltasun eta bakardadean.
Zarata eta distrazioetatik urrundurik.
Zure Galilean, zu hazten ikusi zaituen lurrean.
Zuk maitatu, zerbitzatu, gozatu, duindu duzun ingurunean.
Zure lehen deia gogoratzera bildu gaituzu.
Zurekin bizi izan dugun adiskidetasuna berritzera.
Batzuek zugan ustea badute. Besteak zalantzan dira.
Zu denentzat zatoz. Ez duzu bereizketarik egiten.
Batzuengana bezala besteengana hurbildu zara.
Zure bizitza horixe izan da: gizadiagana hurbiltzea.
Zu zara Jainkoaren Hitza gizaki egina.
Jainko Aita errukiorraren aurpegia.
Jainkoa gurekin.
“Jainko salbatzailea” da zure izena.
Beldurretik askatzen gaituzu.
Bakea eta Bizi nasaia opa diguzu.
“Ahalmen guztia emana izan zait zeruetan eta lurrean”.
Hitz hauek ematen duten konfiantzaz,
“zoazte” esaten diguzu.
Atera itxialditik. Joan bidegurutzetara.
“Egin nire ikasleak”
Herri guztiak, kultura guztiak, sentsibilitate guztiak.
Ez moral aduanarik. Ez inolako kontrolik.
Zoriontasunak dira zure hitz nagusiak.
Inork kenduko ez digun poztasuna,
eta bizi betea.

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Avatar

    Amen

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude