HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Maiatzak 19

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Egi-egiaz diotsuet: Negar egingo duzue eta aieneka egongo zarete; mundua, berriz, poztu egingo da. Zuek triste egongo zarete; baina zuen tristura poz bilakatuko da. Emakumea, erditzerakoan, triste egon ohi da, ordua etorri zaiolako; haurra izan ondoren, ordea, ahaztu egiten da larrialdiaz, munduari gizaki bat jaio zaiolako pozik. Zuek ere triste zaudete orain; baina agertuko natzaizue berriro, eta poztuko zarete, eta zuen poza ez dizue inork kenduko. Egun hartan ez didazue ezer galdetuko».

Joan 16, 20-23a.

Zertan datza zoriontasuna, hots, benetako poza?

Galdera horrek gidatzen du, oro har, edozein gizakiren jarduera. Zuhurrena da poza aukeratzea eta tristura gaitzestea.

Hala ere, gure eskarmentuak diosku kontua ez dela hain soila: sarri askotan, poza aukeratzen badugu ere, tristura jasotzen. Aldiz, zenbaitetan, aukera arriskutsuetan, asko eskatzen digutenetan, urradurak dakarzkigutenetan, zoriontasunaren sentimendua oso bizia da. Ahulen bizitza eta zuzenbidea errespetatzen ez diren mundu batean, zuzentasunaren aldeko apustua erokeria izan daiteke, etorkizunik gabeko hautua. Zuhurtasunak, berriz, eskatzen digu unean uneko baldintzetara egokitzea, paso egitea.

Jesusen hautua izan zen bere garaiko baldintzak ukatzea eta bere kulturako balioak aldatzea. Horixe bera izan zen Jesusi jarraitu zioten lehenengo ikasleen lekukotasuna; horixe da Joanen komunitateak utzi digun testamentua. Horixe da pazkoaren logika.

Badira kartoizko zoriontasunak eta badira harribitxizko zoriontasunak. Ezberdintasuna bereiztean datza, bizitza ororen gakoa, bizitza guztirako erronka, bizitza galtzea edo irabaztea.

Luzio Uriarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Avatar

    Harribitxizko zoriontasuna…

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude