Joan 16: Zenbait gako testua ulertzeko

2023 Mai 18

Joanen araberako ebanjelioa berezia da eta alderdi askotan aldentzen da beste hiru testu ebanjelikoetatik.

Azken hamarkadetan ganoraz eta sakontasunez aztertua izan da eta adituak konturatu dira, besteak beste, badagoela gako bat testua ulertzeko: neurri batean Joanen komunitatearen erretratua da.

Testuaren zenbait kapituluk agurraren kutsua dute, besteak beste, hamaseigarrenak. Ez da agur samurra, baizik eta samina, urratua, latza, tristura dakarren horietakoa. Jesus historikoaren ibilbidea eta pazko ondorengo komunitatearena nahasten dira modu bereizezinean, Joanen komunitatea bera kontakizunean sartuta baitago modu anakronikoan.

Testuan erretratatutako komunitatea bere bizialdiko pauso latz batean murgilduta zegoen, gorriak ikusten. Komunitatea konturatu zen ezin zuela Jesus ondo ulertu.

Joanen komunitateak ideal bitxi bat zeukan, zeinek haiserako beste kristau tradizioetatik bereizten zuen: hierarkiarik gabeko senidetasun iguala bizitzea. Historikoki, proiektu hori ez zen posible izan. Komunitateak berrikusi behar izan zuen Jesusen presentzia zer nolakoa zen historian eta komunitatean.

Joanen komunitateak, bere borroka bizian, testamentu eder bat utzi digu: Jesusek alde egiten digu gure irudietatik, desiretatik eta proiektuetatik, baina Aitamarengan sorrera duen Espirituak beti lagunduko digu Jesus hobeto ezagutzen, desespero guztietatik onik ateratzen.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude