HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Maiatzak 17

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Gauza asko dut oraindik zuei esateko, baina oraingoz ez zarete gai ulertzeko. Halere egiaren Espiritua etortzean, hark gidatuko zaituzte egia osoraino. Ez da bere kabuz mintzatuko, baizik eta entzungo duena esango dizue eta etorkizuna iragarriko. Hark nire aintza azalduko du, adieraziko dizuena niretik hartuko baitu. Aitak duen guztia nirea da; horregatik esan dizuet Espirituak niretik hartuko duela adieraziko dizuena».

Joan 16, 12-15.

Giza historia ez da argia.

Zenbat bizitza alferrik galduta! Zenbat zentzurik gabeko sarraski! Zenbat bidegabekeria! Zer esperantza izan dezakete gaurko guduetako bikmitek? Nora goaz?

Ez gara gai. Ez da garai aproposa. Ez da giro.

Testuinguru horretan, gaurko testua promesa bat da: Jesusen promesa ordu hartako zein gaurko sinestedunentzat.

Promesa guztiak bezala, Jesusena etorkizunean kokatzen da. Promesa ez da geuk lortzen dugun zerbait, opari eta dohain moduan espero duguna baizik. Aldi berean, promesa honek gure indar guztiak jartzen ditu martxan.

Promesa honek agintzen digu Espiritua gurekin dela; hortaz, badela egia bat hainbeste gezurren artean eta azpian. Promesa honek agintzen digu egia horri irmo eusteko gai garela.

Eta egiaren muinean esperantza da: zuzenbidearen esperantza, ahulen eta biktimen esperantza, inolako etorkizunik gabekoen esperantza, giza historiaren ifrentzuan daudenen esperantza…

Dohaineko promesa honek ez dakar lozorro gozoan gelditzea, gure bizitza osoa konprometitzea baizik.

Luzio Uriarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude